XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garunak gidatu besterik ez du egiten.

Berez, ia gizaki orok eskuratzen duen trebetasuna da ibiltzea eta gainera ez dago diferentzia handirik gizarte batetik bestera ibiltzeko trebetasun hori eskuratzeko adinari dagokionez: urtebete eta bi urte artean ikasten dute ibiltzen ia haur guztiek.

Baina, geroztik bada hainbeste diferentzia trebetasun hori erabiltzerakoan.

Gizaki batzuek, heuren bizimoduak derrigor behartzen dituelako edota, beharrik gabe habilezia hori sakontzeko ardura hartu dutelako (kirolariek, adibidez) askoz errazago eta azkarrago mugitzen dira besteak baino.

Gizarte modernoan, batez ere, daramagun bizimoduaren ondorioz, mugimendurako erraztasuna gero eta gehiago galtzen ari gara: edozein lekutara joateko ibilgailuak erabiltzen ditugu, lanak egiteko tresna aurreratuak ditugu eskura, etab.

Horregatik txundituta geratzen gara zenbait afrikar korrikalariren pizkortasuna ikusita.

Bizimodu modernoak erakarritako gaitasun murrizte honi frente egiteko ia bide bakarra kirolena dugu egun.

Berezko ditugun ahalmen fisikoak mantendu eta hobeagotzea da, hain zuzen, kirolaren helburua.

Eta egia esan, berezko ditugun ahalmenak, mugatuak direlarik, oso zabalak dira benetan: ikusi besterik ez dago gimnasta edo patinalariek lortzen duten mugimendu kontrola, hala nola altura edo luzerako saltoa egiten duten atleten koordinazioa.

Giharre ihardunaren prezisioa eta antolakera.

Giharreen iharduna GARUNTXOAK zaintzen du, mugimenduak erraztasun osoz egitea segurtatuz.

Hegazkinaren piloto automatikoak bezalaxe jokatzen du garun zati honek.

Garunaren atzeko eskualde ttiki bat dugu garuntxoa eta haren pisu totalaren ehuneko 10 osatzen du.

Garunazal eta gainerako, eremuetan ez bezala, oso taxuz eratuta dago garuntxoa, bere neuronak oso era prezisoan antolatuta dituelarik zientzialariek zehatz-mehatz agertu digutenez.

Garunaren beste eremu batzuen alderantziz, garuntxoaren betebeharra, neurri handi batetan, ihardun berria eragin ez baizik nerbio iharduna hiltzean datza.

Garuntxoak zaintzen ditu giharre talde bat mugitzeko AZAL MOTOREAK sortzen dituen seinale guztiak.

Etapa honetan, oraindik aginduak nahiko abstraktoak eta zehaztu gabeak dira.

OROIMENean jasotako lehen ikasitako ezagupenekin konparatu eta aztertu egiten ditu garuntxoak agindu hauek.

Dato hauekin, nahi den ekintza exaktotasun eta bizkortasun osoz egiteko behar diren aldakuntza guztiak kalkulatzen ditu eta muskuluetara doan seinale motorea behar bezala moldatzen du.

Honela, garuntxoak, gure pauso normala salto bortiz bihurtzea eragozten du.

Erraz eta zuzen zuzen ibiltzen laguntzen digu; bestela okerka eta zigzag eginaz joango ginateke.

Goian: Era askotara babesten da gorputza. Ihardun erreflexua garunean independienteki ematen den prozesu babeslea da. Min hargailu batetik seinaleren bat jaso bada, ornomuinak neurona motoreen bitartez, erantzun egiten du minaren kausa kentzera giharreak gidatuz.

Efektorea (giharre zuntzak adibidez)
Neurona eragilea
Txandakako neurona
Sinapsia
Ornomuinaren zeharkako sekzioa
Bizarreko erroa
Zentzumen hargailua
Zentzumen neurona
Zelul gorputza
Materia grisa
.

Behean: Trafiko handiaren artean txirrindua gidatzeko ikasitako erreflexu asko erabili behar dira.